XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Talde bizitzaren eraketa

Benetan zaila dugu gai honi buruz hitz egitea nahiz idaztea.

Denbora nola iragañ aztertu behar baitugu: ez egun bat, urte asko baino.

Komunitatezko bizitza aztertzeko, beharrezkoa dugu, lehendik esperientzia dutenei, bizitza hori nola eraman duten galdetzea.

Gero, Israelgo kibbutzen berri jakitea ere ondo etorrriko litzaiguke.

Oraingo olatukook lehengo sistemaren influentzia handia dadukagu, eta, eraketa horri heltzeko, ez dugu uste hain gertú gaudenik.

Beraz, ba liteke teoria hauk* utopikoak izatea.

Talde bizitza eratzeko, zenbait faktore kontuan ukañ behar dugu.

Lehenik eta behin, bakoitzaren izakera.

Ideietan, lanbidean, politikan, dibertsioan ados* etor gaitezke; baina bakoitzaren izakera pertsonala komunitate bereziarekin akort ez badago, nahiko komedia gerta daiteke haren barruan.

Hezitasuñ handia eskatzen du talde bizitzak, eta batez ere pertsona bakoitzak beregan ukan behar duen jabegoá.

Gauza ona litzateke, lehendik lagun edo adiskide izatea.

Familia bat eratu nahi dutenek, aurretiaz ezagutzen dute elkar.

Lagun bik eratzen duten familia horren antzera, sei edo zortzik ere antola dezakete talde bizitza.

Noski, bikote bat ba liteke gero gaizki elkar hartzea; beraz, ez dugu zergatik harrí, taldearen barruan hori gertatzen baldin bada.

Ez dago dudarik, taldearen barruan bizitzak eskatzen dituen zenbait gauza komun izan daitezkeela, eta beste batzuk, berriz, ez.

Adibidez, jantokia, biblioteka, garbitegiak eta abar komun izan daitezke.

Baina gero nork bere bereiztasuna beharko duela uste dugu.

Bakoitzaren aitzinamenduá kontuan ukan behar dugu; batez ere, talde bizitza bikotez osaturik badago.

Nahi eta nahiezkoa dute han bizi direnek, beren ideologiari, lanari eta abarri begiraturik, hango bizimoldea eratzea.

Taldearen barruan organizazioak zehatza izan behar duela uste dugu, eta bakoitzak taldearen barruan duen egitekoa fermuki bete behar duela.

Ez da komeni, inolaz ere, betikotasun kontzientzian erortzeá.

Aldaketak beharrezkoak izanen dira, atseginaren euskarrí izateko.

Berdintasunak oso garrantzi handia du.

Desberdintasuna sortuko luketen iturriak, ahal denik azkarren herts* bitez.

Hauek, talde bizitzaren zergatikoa berehala ezereztuko bailukete.

Horrez gainera, herriaren aurrean iraultzaile izan behar du taldearen eraketak, bereziki taldekoek aurrerantzean eramango duten bizimoldeak.

Gure ustez, talde bizitza ezin daiteke onhar*, baldin lehengo sistemaren barruan nork bere interesak hobeto defendatzeko edo ekonomikoki hobeto ateratzeko antolatua bada.

TELEIKOZULOKOEK.